jueves, 3 de noviembre de 2011

Guggenheim Bilbao museoa


Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,Bilbon kokatua.Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa eta mundu mailan beste bost museo dauzka.
1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.
Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Hasieran kritika ugari jaso zituen udalak eta Bizkaiko foru aldundiak egiten ari zen inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain, Euskal Herriko artista batzuk, Jorge Oteiza esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.
Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela Bilboko hirian, esan liteke Bilbo turismoaren nazioarteko mapan "ipinia" izan dela.
Urtero ehundaka milaka turista etortzen dira Bilbora museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioen garapena ekarri du. Horrek, milaka euroko eragina dauka hiriko eta Bizkaiko Barne Produktu Gordinean

No hay comentarios:

Publicar un comentario