viernes, 18 de noviembre de 2011

Espainiako 20 erikinik altuenak (gaztelaniaz)

1 Torre Caja Madrid Madrid 250 m
2 Torre de Cristal Madrid 249 m
3 Torre Sacyr Vallehermoso Madrid 236 m
4 Torre Espacio Madrid 224 m
5 Gran Hotel Bali Benidorm 186 m
6 Torre Lúgano Benidorm 158 m
7 Torre Picasso Madrid 157 m
8 Hotel Arts Barcelona 154 m
9 Torre Mapfre Barcelona 154 m
10 Neguri Gane Benidorm 145 m
11 Torre Agbar Barcelona 144 m
12 Torre de Madrid Madrid 142 m
13 Edificio Kronos Benidorm 140 m
14 Edificio Don Jorge Benidorm 124 m
15 Mirador del Mediterráneo Benidorm 123 m
16 Torre Europa Madrid 121 m
17 Torre Levante Benidorm 120 m
18 Las Torres de Santa Cruz I Santa Cruz de Tenerife 120 m
19 Las Torres de Santa Cruz II Santa Cruz de Tenerife 120 m
20 Habitat Sky Barcelona 120 m

jueves, 17 de noviembre de 2011

Pisako dorrea

Pisako Dorrea Pisako katedraleko kanpandorrea da, erromaniko estilokoa.

Posizio bertikalean egoteko izan zen eraikia baina eraikitzen hasi bezain pronto hasi zen okertzen, 1173. urtean.

Dorreak 55 metroko altuera du, eta 14.700 tonako pisua daukala estimatzen da. Gaur egun, gutxi gora-behera %10-eko inklinazioa du. Italiako gobernuak, laguntza eskatu zuen 1964. urtean dorrea erori ez zedin. 1990. urtean, dorrea itxi egin zen begiraleentzat, segurtasun neurri moduan.

Azken urteetan, berreraiketa lanak eraman dira kabura inklinazioa gutxitzeko eta 2001 urteaz geroztik berriro ikusleentzat ireki zen, 10 urte lanean igaro ondoren.

Munduko eraikin altuenen eskema

Ricardo Bofill


Ricardo Bofill arkitektua


Bartzelonako W hotela


Kataluniako antzoki nazionala


Miguel Delibes zentru kulturala


Zementu fabrika

Gustave Eiffel


Gustave Eiffel arkitektua


Garabiteko biaduktua


Eiffel Dorrea

Santiago Calatrava


Santiago calatrava arkitektua


Artearen eta zientziaren hiria Valentzian


La Paloma (Bilboko aireportua)


Zubi Zuri

Antonio Gaudí


Antonio Gaudí arkitektua


Guell parkea


Praderako etxea


Sagrada Familia erikina

Fernando de Lesseps


Fernando de Lesseps arkitektua


Panamako kanala


Suez-eko kanala

martes, 8 de noviembre de 2011

Empire State

Munduko eraikinik garaiena izan zen 1931. urtetik 1972ra arte. Urte hartan, New Yorken eraikitako World Trade Center konplexuko Dorre Bikiek garaieran gainditu zuten. 2001ean World Trade Center-a suntsitu ondoren, berriro ere New Yorkeko eraikin altuena da Empire State Building. 1930etik 1931ra bitartean eraiki zuten; hau da, Depresio Handiaren garaian. 102 solairu dauzka, eta 381 metroko garaiera (443,5 metrokoa, baldin eta goialdean daukan antena ere kontuan hartzen bada). Depresio Handiaren garaian lan-eskuak izan zuen prezio baxua zela medio, soil-soilik 410 egunean eraikia izan zen, 3.400 langilek aldi berean lanean jardun ondoren. Zimenduetarako zulaketa-lanei 1930eko urtarrilaren 22an ekin zitzaien, eta martxoaren 17an hasi ziren eraikuntza-lanak: aste bakoitzeko 4,5 solairu altxatzen zituzten. 1931ko maiatzaren 1ean inauguratu zuten.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Guggenheim Bilbao museoa


Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,Bilbon kokatua.Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa eta mundu mailan beste bost museo dauzka.
1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.
Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Hasieran kritika ugari jaso zituen udalak eta Bizkaiko foru aldundiak egiten ari zen inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain, Euskal Herriko artista batzuk, Jorge Oteiza esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.
Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela Bilboko hirian, esan liteke Bilbo turismoaren nazioarteko mapan "ipinia" izan dela.
Urtero ehundaka milaka turista etortzen dira Bilbora museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioen garapena ekarri du. Horrek, milaka euroko eragina dauka hiriko eta Bizkaiko Barne Produktu Gordinean

inkesta 2